Jolastu mahai tenisean kalean asteburu honetan . Gurutze eta San Prudentzioko auzotan kirol guneen berritze barruan mahai tenisak jarri dira.

Ez dezagun ahaztu mahaiak tenisean ibiltzeko direla. Zain ditzagun !

Atzoko osoko Bilkurak Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko sorospen, kirol monitoretza eta harrera, informazioa eta kontrol zerbiztuak eskaintzeko, Goierriko Kirol Teknikoekin dagoen kontratuaren esleipena, beste urte betez luzatzea onartu zuen.

 

Kontratua 2013. urtean esleitu zen, bi urtetarako eta gehienez ere, urtez urteko bi esleipen posible izanik. Atzokoa bigarren luzapena da.

 

Zerbitzu hauen aurrekontua 280.000.- € ingurukoa da.

Felix Urkola Lazkaoko alkateak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak lan hitzarmena berretsi zuten astelehen honetan, hilak 4. Hala, 2014-2016 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planeko diru laguntzak emateko oinarriak onartu ziren, eta egindako bisitan egin diren berritze lanak egiaztatu ahal izan zituzten.

 

Urriaren 1ean iragarritako haurrentzako  duatloia, adierazi urriaren 15ean izango  dela, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Lazkaoko Plazan.

 

Barkatu sotutako eragozpenak

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian 2016-2017 denboraldiko kirol ikastaroen eskeintza martxan hastera doa.