Kontzeptua eta prozedura
Kontsumitzaileen Informaziorako Eskualde Bulegoak arreta zuzena eta dohaina eskeintzen du eta bere helburu nagusia, lazkaotarrak, kontsumo arloari dagokionez, dituzten eskubide eta betebeharren berri eman eta eguneroko bizimoduan erabiltzen laguntzea.
ZERTARAKO BALIO DU
Hiritarrek, ondasunak erostean eta zerbitzuak erabiltzean, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak nola babestu behar dituzten azaltzeko.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak jaso eta dagozkien entitate eta erakundeetara bideratzeko.
KIUBek EZ DITU HONAKO HAUEK ONARTZEN
· Profesionalek edo enpresariek eginiko erreklamazioak ez dagoelako azken kontsumitzailerik
· Partikularren artean sortutako arazoak (etxebizitzaren salerosketa, kotxearen salerosketa ...)
· Auzokideen arteko arazoak (Jabetza Horizontala).Era horretako kontuetan BIZILAGUN erakundera jo daiteke
· Hiri alokairuei loturiko kontuak, salbuespen batekin, kontratazioa Agentzi batekin egin denean.
· Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak. Kontu horietarako dagokion Administrazioko zerbitzu publikora jo beharko da.
ARRETA ORDUTEGIA: Ostegunetan 10:00etatik 14:00etara
LOTURA INTERESGARRIA: www.kontsumobide.net
Pertsona: Beatriz Iñurritegi
Telefonoa: 943 08 80 80
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.