Kontzeptua eta prozedura
Udal titulartasuneko nahiz erabilera publikoko landabideetan 20 eta 26 Tm. bitarteko ibilgailuekin ibiltzeko baimena eskatu behar zaio Udalari, egur ateratzea egiteko, materialen garraiorako..., herri bideak egoera onean mantentzeko eta ingurunea babesteko helburuarekin.

Udalean baimena eskatu ondoren eskatzaileak berme fidantza bat ezarriko du, jarduera burutu bitartean sor litezkeen kalteez erantzungo duena. Jarduera amaiturik Udalak bidearen egoera ikuskatuko du eta kalterik ez dagoela ziurtatu ondoren, fidantza itzuliko du.

Dokumentazioa
-Eskaera orria, zein bide, zenbat denboran eta zertarako erabili behar den azalduz.
-Egur ustiaketa egin behar den kasuan, Foru Ogasunak emandako baimenaren kopia.
-Fidantza ezarri denaren agiria.

Pertsona: Amaia Imaz Barandiaran
Telefonoa: 943 08 80 80
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.