• Berriz irekitzeko, lokalak egokitzeko edo errotulazioa euskaraz egiteko laguntzak batzen ditu.
  • 2022an Ticketbairen euskarazko aplikazioa ezartzeko eta Goierriko Azokan parte hartzeko abian jarritako dirulaguntzei jarraipena emango zaie.
  • Eustaten datuen arabera, 20216-2021 aldian Lazkaoko saltokien kopurua % 2 igo da. Lurralde mailan batez beste % 10 baino gehiago jaitsi da.
  • Udalak balioan jarri du herriko saltokien garrantzia: “saltokiek ekonomia eta enplegu aukerak sortzen dituzte, herria bizi mantendu eta balio erantsia eskaini. Estrategikoa da Udalarentzat elkarlan hau”.