MENDI IRTEERA

08 Aza 2026 08:00 – 13:00
Lekua: Itzala taberna

MENDI IRTEERA

Zenbait datu: 10,5 km, 472 m-ko desnibel positiboa

Irteera: Itzala taberna, 8:00etan. Itzulera: 13:00ak aldera

Oraingo honetan Lizartzara abiatuko gara. Basabeko errekatxoa zeharkatuko eta ibilbide motzeko marra zuri-horiak (GI-10) jarraituko ditugu. Narbaitzuko gaina dugu zain. Iparraldera abiatuko gara Axurdarioko trikuarriarekin topo egin arte. Ikusmira ederra handik... Pixka batez batez atzera egin, Elorrigainetik pasa, eta Araneko errotara jaitsiko gara. Hurrengo helmuga izango da garai batean Basabeko Zentrala izandakoa. Eta handik, Orexako bidea hartuz, Lizartzara berriro. Izena emateko azken eguna ostirala (azaroaren 6a). E-mailez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, edo 688 60 11 86 telefonora dei eginez.