• Autodefentsa Feminista ikastaroa antolatu da ostiral eta larunbaterako, martxoak 6 eta 7. Plaza guztiak beteta daude.
  • Guztira 4 egunetan eskainiko du zerbitzua: apirilaren 14tik 17ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.

Lilatoia prestatzeko jaio zen iaz Kirolera ekimena. Aurten kirola egiteko lazkaotar orori zuzendutako hitzordu bilakatu da. Ezagutu ezazu barrutik ?‍♀️?‍♂️. Ikusi bideoa

  • 8 pelikula izango dira ikusgai: Parasitos; Volando juntos; Hasta que la boda nos separe; Bonnie bears: abentura historiaurrean; Especiales; Quaquers, la leyenda de los patos; Ofrenda a la tormenta (estreinaldia); eta La llamada de lo salvaje.
  • Zinemak eta Arnaba -Lanaibar (Lokiz) zeharkatuko duen mendi ibilaldiak osatuko dute asteburuko eskaintza.
  • Lanak udaletxeko harreran aurkeztu behar dira.
  • Arratsaldeko 18:30ean izango da Udaleko Areto Nagusian.
  • Udalean ere eskuratu ahal izango dira ‘Emakumeok harro’ lelodun kamisetak. 75 ale sortu dira eta agortu bitartean egongo dira eskuragarri.
  • Ostegunean, otsailak 20, asteburuaren atarikoa: Amalur M.E.k antolatutako Mendi Astearen azken ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da, ‘Elur goritan Kamchatka’, arratsaldeko 19:30etan Arerian.
  • Udalak, otsailaren 5ean eraikinean izandako suteak herritarrengan eragin zitzakeen segurtasun arazoak zirela eta, espediente administratiboa abian jarri eta eraikina segurtatzeko eskaera luzatu zion jabegoari. Jabeek egokiena etxebizitza eraistea zela erabaki zuten.
  • Lazkaoko herriaren izenean zoriondu du Kepa Zubiarrain alkateak lore sorta eta plaka batekin.

Romana Mujica Urretabizkaia lazkaotarrak 100 urte bete ditu gaur familiartean eta Lazkaoko herriaren izenean zoriondu du Kepa Zubiarrain alkateak lore sorta eta plaka batekin.

Zorionak Romana!

100 URTE

  • Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.
  • Irekiera berria izateagatik 400 euroko zenbateko finkoa emango du udalak, iaz baino 150 euro gehiago. Lokalak egokitzeagatik, berriz, justifikatutako gastuaren %15-era arteko laguntza eskatu ahalko da (3 ehuneko gehiago), diru laguntza gehienez ere 1.250 eurokoa izanik (250 euro gehiago).
  • Zinemak eta Gaztelu zeharkatuko duen mendi ibilaldiak osatuko dute asteburuko eskaintza.

Kantaka eta Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, otsailak 14, Arerian. Arratsaldeko 20:15ean ekingo zaio emanaldiari. Oraindik geratzen dira sarrera gutxi batzuk www.lazkao.eus atarian.

Gontzal Mendibil izango da protagonista kontzertuaren lehen zatian eta honako abestiak abestuko ditu: Biok, Eztia, Bizitzen Ikastea, Esperantza, Handia Izanen Naizenean, Ama Gorbeia, Agur Ama, Amaren Sua eta Merezi Ote. Kantu hauen ostean Kantaka abesbatzarekin elkarlanean jardungo du honako abestiak taularatuz: Gure Herria, Ez Bedi Galdu Euskera, Laster, Laster, Memorian, Billoxik, Bagare eta Herria Maitatzeko.

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi filme eskainiko dira: ‘Lur eta Amets’ haurrei zuzendua eta ‘Jojo rabbit’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

Jojo rabbit

• Otsailak 15, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Otsailak 16, igandea: 19:30.
• Otsailak 17, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Lur eta amets

• Otsailak 15, larunbata: 17:00.
• Otsailak 16, igandea: 17:00.

Igandean, otsailak 16, mendia izanen da protagonista beste behin. Gaztelu (Zaldibia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia antolatu da. Goizeko 9:00etan ezarri da irteera Herriko plazan.

agenda otsaila 3

  • 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara dago irekita asteburu eta jai egunetan.

Lazkaoko Gaztelekuak ekitaldi andana antolatu du datozen asteetarako. Honakoa izango da programazioa:

Otsailak 15, larunbata: Lazkaoko iñauteriak
Otsailak 16, igandea: zine sesioa

Otsailak 22, larunbata: Mozorroa prestatzen
Otsailak 23, igandea: Tolosako iñauteriak

Otsailak 29, larunbata: Harreman, zaintza eta sexologia tailerra?

Gaztelekua apirilaren amaierara bitarte egongo da irekita asteburu eta jaiegunetan, eguberriak eta Aste Santua barne, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoei dago zuzendua eta helburu du gazteentzako garrantzitsu den espazio propioa eskaini eta lagunekin elkartzeko gunea izatea.

Lazkaoko Udal Liburutegiak zuzeneko telefono zenbaki berria du: 943 086 845. Helburu du herritarrei arreta pertsonalizatua, zuzena, zehatza eta unean-unekoa eskaintzea, liburutegiko arduradunen eskutik.

  • Hainbat mantentze lan burutu dira 2020ko lehen hilean zehar, hala nola: Hirigoien kaleko haur parkean irisgarritasun baldintzak hobetzeko arrapalak eraiki dira, udal altzariak berritu dira hainbat gunetan, urarekin lotutako hainbat lan edota zuhaitz mozketak.
  • Izango da ere Itxurrene-CAF (Lazkaoko Itzulia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia.
  • 2019. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak dira.
  • Astean behin igorriko da WhatsApp informazio-buletina, udal berri eta agendarekin. Horrez gain, noizbehinkako argitalpenak eta larrialdi-abisuak ere igorriko dira.