Hiru kontzertuk osatuko dute udazkeneko musika zikloa: Kamer Koris gazte abesbatza, Zeria haur abesbatza eta Lazkaoko Kantaka eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzen emanaldiak.

Hiru kontzertuetarako sarrerak udaletxean eskura daitezke. Saio bakoitzerako sarrerak 5 euroan erosi daitezke. Hiru kontzertuetarako sarrerak erosiz gero, prezioa 12 eurokoa da. Saio bakoitzaren egunean, Arerian eta elizan bertan ere eskuratu ahalko dira sarrerak, emanaldia baino lehen.

Hauek dira udazkeneko zikloko kontzertuak:

  • Urriak 31, asteazkena. Tolosako abesbatza lehiaketako Kamer Koris gazte abesbatza (Riga, Letonia). 20:00etan, Arerian.
  • Azaroak 9, ostirala. Errenteriako Zeria haur abesbatza. 20:00etan, Arerian.
  • Azaroak 17, larunbata. “Gloria de Vivaldi” Kantakaren eta Ormaiztegiko Urmaiz abesbatza San Migel parrokian. 20:00etan, elizan.