Albisteak

  • Udala 70 urtetik gorako herritarrekin harremanetan jartzen ari da telefonoz, haien egoeraren eta beharren berri izateko.

Kepa Zubiarrain alkateak adierazi duenez, “Pandemiaren aurkako egungo edo ondorengo fasean, pertsona zaurgarriak egon daitezke, osasun, adin edo bestelako arrazoiengatik etxetik atera ezin direnak edo atera behar ez dutenak”. Helburua da Lazkaoko udalerrian bizi diren 70 urtetik gorako edota mendekotasuna duten pertsonen eguneroko bizitzan behar-beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuei erantzutea, bereziki bakarrik bizi direnei edo familiaren laguntzarik ez dutenei. Premia bereziak, hala nola, ezinbesteko hornidurak -elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta bestelakoak- eskuratzea edo Osasun Txartel Indibidualean agindutako botikak jasotzea.

korona 17