Albisteak

  • Kaleak ur-nahasketa batekin eta sodio hipokloritoarekin ureztatuko dira bide publikoko eremu jakin batzuetan, eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuko dira COVID 19ren hedapena geldiarazteko.

Koronabirusaren pandemiak eragindako Alarma Sanitarioaren egoera ikusita, Lazkaoko Udaleko garbiketa taldea herria garbitzen eta desinfektatzen ari da. Oso garrantzitsua da bideak garbitzea bide publikoek izan dezaketen birus-karga kentzeko.

Bereziki 463/2020 Dekretuak baimendutako jarduera duten establezimenduak irekita dauden zonetan jarriko da arreta: anbulatorioko eta Txindoki Zentro Gerontologikoko sarrerako zonetan, elikagaiak banatzeko establezimenduetan, estankoetan eta kioskoetan, bai eta udalerriko hainbat gunetako zaborren edukiontzietan ere.

IMG 20200324 WA0007