Albisteak

  • Erabiltzaileek KZ Gunearen kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete. Lazkaoren kasuan, honakoak dira bideak: 943 023 622 telefono zenbakia edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa.

KZ Gunea zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZguneak zerbitzuak era telematikoan eskainiko ditu.

Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiuan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei, eta eragiketa horiek, orain bai ala bai, etxetik egin behar dira. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman dezakete senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek KZ Gunearen kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diete. Lazkaoren kasuan, honakoak dira bideak:

• 943 023 622
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ondorengo estekan ikusi daiteke Urrutiko zerbitzuaren informazioa: http://www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia

 

kzgunea