Albisteak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak landu duen ehun ekonomikoari zuzendutako Laguntzen Gida eskura daiteke.
  • Jarraibideak eta orientazioa eskaintzen ditu lau esparrutan: lan osasuna, lan esparrua, laguntza publikoak eta fiskalitatea.

Lazkaoko Udalaren web orrialdean Gipuzkoako Foru Aldundiak landu duen ehun ekonomikoari zuzendutako informazio guztia eskura daiteke: Covid-19ak jarduera ekonomikoan eragindako kalteak arintzeko dauden programa, laguntza eta baliabideei buruzko informazio interesgarri guztia kontsultatzeko aukera dago. Jarduera ekonomikorako eta enplegurako neurriei eta laguntzei buruzko informazioa dago bertan, enpresa jardueraren araubidearen arabera banatuta (partikularrak, autonomoak eta enpresak). Kasu bakoitzean, jarraibideak eta orientazioa eskaintzen ditu lau esparrutan: lan osasuna, lan esparrua, laguntza publikoak eta fiskalitatea.

Gainera, plataformak laguntza sare oso bat jartzen du eskura, egin beharreko izapideen inguruko argibideak eskaintzeko eta langileen, enpresen eta autonomoen eskura dagoen neurri-sorta eskatzeko prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

Laguntza guztien gida esteka honetan eskura: https://labur.eus/GidaLaguntzakEhunEkonomikoa

Edukia lau atal nagusitan egituratuta dago. Osasun arloan, adibidez, osasun segurtasuneko baldintzak, protokoloak eta alderdiak jasoko dira; lan gaietan, plantillari eragiten dioten neurriak, edo ERTEen eskaera eta kudeaketa; laguntza publikoetan, diru-laguntzak eta finantzaketa tresnak; eta fiskalitatean, araudiak, prozedurak eta zergen tratamendua.  Era berean, beste atal batean, plataformak elkarreragina ahalbidetzen du Gipuzkoako jarduera ekonomikoari laguntzeko ekosistema osatzen duten eragileekin, hala nola eskualdeko garapen agentziekin, patronalekin, enpresa-elkarteekin, sektore-elkarteekin…, solaskideen arteko harremanak erraztuz.

Informazio hori guztia aldian-aldian eguneratuko da, sortzen diren neurri eta programa berriekin.

Lazkaoko Udalarekin harremanetan jartzeko, edozein zalantza argitzeko edota bestelako informazioa eskuratzeko, bi bide daude abian: telefono bidez, 943 08 80 80 zenbakian edota email bidez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -en.

web EUS