• Herritarrei etxean geratzeko deia luzatu die Udalak, Herriko Plazan jende pilaketak ekidite aldera.

Lazkaoko Udalak zuzenean eskainiko du gaur, apirilak 27, txupinazoa www.lazkao.eus -en. Goierri Telebistarekin elkarlanean burutuko du emankizuna. Drindrots taldea izango da suziria jaurtitzearen arduraduna.

Herritar guztien segurtasuna bermatzeko koronabirusaren aurrean, lazkaotarrei eskatzen zaie txupinazoaren jarraipena etxetik burutzea www.lazkao.eus web orriaren bitartez, Udaletxe aurrean jende pilaketak ekidinez.

Erantzukizunez eta arduraz jokatzeko deia egin du Udalak.

Gora San Prudentzioak!

ZUZENEAN