Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.

Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbateta 9:00-13-00ak bitartean.

Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontutan izatea:

  • Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen dira soilik.
  • Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:
    Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
    Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
    Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
    Gurpilak
    Egurrezko paletak
    Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak
  • Arropa: Bestelako abisurik jaso arte, arropa zaharren bilketa zerbitzurik ez dago.

Untitled design 5