• Ostegun honetan, maiatzaren 28an, egindako osoko bilkuran, Udalak 490.000 euroko kreditu gehigarriak eta 2020ko aurrekontua gauzatzeko oinarriak aldatzea onartu zuen, EAJ-PNVren udal gobernu taldearen aldeko 7 botorekin eta EH-Bilduren aurkako 6 botorekin. 
  • Suspertze Plan bat egin da, udalerriaren jarduera sustatzeko esparru sozial eta ekonomikoa barne hartzen duena, neurri ekonomiko eta fiskal sorta batekin, bereziki merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektorera bideratuak, bonuak jaulkitzearekin eta tasetatik salbuestearekin batera, besteak beste. 
  • Herriko kaleak dinamizatzeko jarduera kulturalak eta bestelako ekimenak areagotuko dira egoerak aukera ematen duenean, betiere osasuna lehenetsiz.

Koronabirusak eragin handia izan du gure gizartean, eta aldaketa sozial eta ekonomikoak eragin ditu sektore pribatuan zein publikoan. Egoera horretan, Administrazioaren erantzuna funtsezkoa da. Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko eta sare ekonomikoa suspertzeko, Udalak zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatu du, urteko aurrekontua berregokituz, diru-sarrera nagusiak (Foru Funtsa) %25 murriztuta eta epe luzeagoko beharrak identifikatuz, udal-baliabideak ahalik eta modu eraginkorrenean eta efizienteenean kudeatzeko helburuarekin.

Berraktibazio-plan bat egin da, koronabirusak ekonomian dituen ondorioak arintzeko eta herritarrak babesteko

Lazkaoko saltoki gehienak denda txikiak dira, 2 edo 3 langilekoak, eta bi hilabete luzez itxita egon dira, horrek kalte ekonomikoa eragiten duelarik.

Lazkaoko ekonomia sustatzea eta garatzea Udalaren helburu nagusia izanik, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-jarduera aktibatzeko neurri sorta bat onartu da, suspertze-planaren oinarrietako bat bezala, gizarte-, ekonomia- eta kultura-esparruak barne hartuta.

Hala, Lazkaoko Udalak sei laguntza-ildo nagusi onartu ditu:

  • Udalak diruz lagunduko du udalerriko jarduera ekonomikoa ahalik eta lasterren berreskuratzeko osasun-baldintza egokienak bermatzeak dakarren gastuen % 60.

Laguntza horiek herriko merkatari, zerbitzu eta ostalariek 2020ko martxoaren 13tik ekainaren 30era bitartean langileen eta bezeroen segurtasunerako osasun- eta higiene-neurriak bermatzeko egindako materialen erosketa- eta muntaketa-gastuak ordaintzeko erabiliko dira.

Helburua NBE-EPI (maskara, eskularruak, gela), desinfekzio-elementuak eta -sistemak (ozonoa, uhin ultramoreak), babes-manparak, pedalen paperontziak, gai informatikoak, merkaturatze-eredu berrien egokitzapenak eta sustapena (online plataformak) erosteak eragindako gastuak arintzea da.

  • Saltokiak: hobariak zergetan eta udal-tasetan.
 

Ostalaritza

Komertzioak

Itxitako

komertzioak

Zerbitzuak

Itxitako

zerbitzuak

Zaborrak

6 hilabete

6 hilabete

3 hilabete

6 hilabete

3 hilabete

Toldoak

Urte osoa

Urte osoa

6 hilabete

Urte osoa

6 hilabete

Errotuluak

Urte osoa

Urte osoa

6 hilabete

Urte osoa

6 hilabete

Ura (zati finkoa)

Urte osoa

Urte osoa

6 hilabete

Urte osoa

6 hilabete

3. Ostalaritza: tasa eta zergetan hobariak onartzen dira ostalaritzari laguntzeko, pandemiak zuzenean eragin baitio: sei hilabeteko salbuespenak zaborren kasuan, eta urte osoan zehar mahai, toldo, errotulu eta uretan (zati finkoa). Bestalde, ostalariei terrazen espazioa handitzeko aukera eman zaie, ahal duten neurrian.

4. Merkataritza-bizitza suspertzeko eta tokiko merkataritzan erosketak sustatzeko helburuarekin:

Batetik, sentsibilizazio- eta sustapen-kanpaina bat egingo da, hurbileko kontsumoa sustatzeko. Horretarako, bideo bat grabatu da, eta bertan herriko hainbat herritarrek eta merkatarik parte hartu dute. Herriko establezimenduetan kontsumitzeak dituen abantailez kontzientziatu nahi da.

Bonu edo pizgarri komertzialak ere erabiliko dira. 57 saltoki atxiki zaizkio Lazkaoko Udalak udalerriko bizitza komertziala suspertzeko helburuarekin bultzatutako "nik Lazkaon, zuk zergatik ez?" Bonu-kanpainari. Pertsona bakoitzak 10 bonu erosi ahal izango ditu gehienez. Lazkaoko udaletxean egongo dira salgai, 9: 00etatik 18: 00etara. Halaber, ekainean, astelehen goizero eta ostiral arratsaldetan erosi ahal izango dira, plazan horretarako prestatuko den postu batean. Guztira 2.000 bonu jarriko dira salgai 20 euroren truke, eta Udalak beste 10 euro gehituko ditu; beraz, bonu bakoitzaren azken balioa edo erosteko eskubidea 30 eurokoa izango da.

2020ko ekainaren 5etik uztailaren 18ra bitartean erosi eta erabili ahal izango dira. Bonu bakoitza 5 euroko 6 kupoitan banatuko da. Bi mota daude, txartelen atzeko zerrendan duten kolorearen arabera: bi bonu saltoki guztietan erabil daitezke (elikadura-dendak eta farmaziak barne), eta gainerako laurak COVID 19aren ondorioz itxita egon direnetan bakarrik.

Ekimen horrekin, saltokiei likidezia emango zaie, eta epe laburrera edo ertainera 150.000 euroko eragin ekonomikoa izango du.

5. Online salmenta bultzatuko da "Goierriko Azoka" proiektuaren bidez. Tokiko merkataritzaren aukerak areagotzeko, eta hainbat merkatariren parte-hartzearekin, Udala online salmenta bultzatzeko urratsak ematen hasi da Goieki eskualdeko garapen agentziarekin elkarlanean.

6. Kultura-jarduerak areagotu egingo dira egoerak aukera ematen duenean eta betiere osasuna lehenetsiz. Lazkaoko Udala ekitaldi osagarriak antolatzeko aukera aztertzen ari da Kirol eta Kultura sailekin, sektore horien kalteak arintzeko.

Kepa Zubiarrain alkateak adierazi duenez, koronabirusaren pandemiak "fase ezberdinak" izan ditu: "Lehenengo fase batean kolektibo ahulenak babestea eta herritarrak babestea bilatu zen, berehalako neurri asko hartu behar izan zirelarik. Gizarte-zerbitzuak eta herritarren ongizatea lehenetsi ditugu. Orain, ekonomia-sarea suspertzeko lehen neurriak zehaztu ditugu, krisiak tokiko eremuan izan duen eragin soziala eta ekonomikoa arintzeko".

IMG 2679