• “Itsasoan kutsadura eta itsas bizidunetan komeriak” hitzaldia eskainiko du ostiralean Ibon Cancio biologo, ikertzaile eta EHUko irakasleak 19:00etan Kultur Etxean.

Ibon Cancio biologoak itsasoko kutsadura eta honen ondorioak izango ditu hizpide ostiralean 19:00etan Lazkaoko Kultur Etxean emango duen hitzaldian. Biologoa, Zelulen Biologiako irakasle agregatua EHUn eta Plentziako Itsas Estazioko ikertzailea da Ibon Cancio.

Eskarmentu handia du Canciok bere alorrean. Biologia ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta bertan ere Europako doktoretza lortu zuen 1998.ean. Aurrez, berriz, Masterra egin zuen Mikroskopia Elektroniko Biologikoan, Galeseko Unibertsitatean. 2000. urtean hasi zen irakaskuntzan, Zientzia eta Teknologia Fakultatean, eta EHUko “Ingurumenaren kutsadura eta toxikologia” master ofizialaren koordinatzailea izan zen. Bestalde, Ikerketa-egonaldiak egin ditu Galeseko Unibertsitatean (Erresuma Batua, 1992-1993), Amsterdameko Unibertsitatean (1994), Heidelbergeko Unibertsitatean (Alemania, 1995-1996), Arrantza Ikerketako Zerbitzuan, Aberdeenen (Eskozia, 2001) eta Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika, 2002).

Egun, “Zelulen Biologia eta Ingurumen Toxikologia” ikerketa-taldeko kidea da, eta bere ikerketa lerroak itsas kutsadura eta animalien sexuen desberdintzapenaren inguruan garatzen dira. Bestalde, Plentziako Itsas Estazioa EMBRC (European Marine Biology Resource Centre) ikerketa-azpiegitura Europearrean sartzeaz arduratu zen bera, eta egun erakundean Espainiar estatuko ordezkaritzaren zuzendaria da. 176 komunikazio aurkeztu ditu Espainiako zein nazioarteko ikerketa biltzarretan. 9 liburu-kapitulu argitaratu ditu, 58 artikulu nazioarteko aldizkarietan eta 9 artikulu aldizkari nazionaletan. Espainiako bi patente eta nazioarteko patentea aldarrikatu ditu. Eta hitzaldiak ere ematen ditu.

lazkao 2020.pub 1 page 001

lazkao 2020.pub 1 page 002