Lazkao Txiki Musika Eskolak kultur astea egingo du martxoaren 12tik 18ra bitartean. Gaur egin dute kultur astearen aurkezpena, eta bertan azaldu dituzte aurtengo kultur astearen xehetasunak.
"Ikusiz, entzunez, eskainiz" leloa izango du aurtengo kultur asteak eta disziplina ezberdinetako ekitaldiak bilduko ditu: musika, antzerkia, hitzaldiak... Lazkao Txiki Musika Eskolatik azaldu dutenez, aurten "indar berezia" jarri nahi izan dute hitzaldietan. Antolatutako ekitaldiak publiko ezberdinetara zuzenduta ere egongo direla zehaztu dute, eta herritar guztiei luzatu diete bertan parte hartzeko gonbidapena.
Lazkaoko Udalarekin eta herriko hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean antolatu dute kultur astea, eta denei eskerrak emateko ere aprobetxatu dute aurkezpena. San Benito Ikastola, Maizpide euskaltegia, Gerriko kultur elkartea, Oin Arin dantza taldea eta LazkaOn elkartearen laguntza izan du aurten Lazkao Txiki Musika eskolak. Besteak beste, Lazkaon merkatari elkartearekin hitzartu dutenez, elkarteko merkatariek musika gai hartuta erakusleihoak apainduko dituzte.
Hauek dira kultur asterako prestatu dituzten ekintzak:
- Martxoak 12: IV. Euskal Kantu Lehiaketa, Arerian (18:00)
- Martxoak 12: "Pianoa eta bateriaren arteko jolasak" tailerra Hasier Oleaga eta Joseba Loinazekin, kultur etxean (13:30ean gaztetxoentzat / 19:30 helduentzat)
- Martxoak 13: "Egurrezko trikitixak" ponentzia Carlos Praderarekin, kultur etxeko erakusketa gelan (18:30)
- Martxoak 13: Ikus-entzunezkoa: "Oniris". Helduentzako marrazki bizidun musikatuak dira, Beñat Barandiaranek zuzenduta, Arerian (21:30)
- Martxoak 14: Trakamatraka, instrumentu birziklatuekin egindako kontzerua. Haurrentzako saioa (14:30) eta tailerra herritarrentzat (17:00)
- Martxoak 14: "Bibolina eta zapatak" kontzertu didaktikoa Harkatiz Minerren eskutik, kultur etxean (19:00)
- Martxoak 15: "Musika, irudiak, emozioak" ponentzia Beñat Barandiaranekin, Arerian (14:30)
- Martxoak 15: Musika Kalean egitasmoa (17:00) eta erromeria Oin Arin dantza taldearekin (18:30), Manuelene plazan
- Martxoak 16: Ipuin musikatuak (14:30)
- Martxoak 16: Zirika Zirkus taldearen "Ondorengoak" ikusikzuna plazan (17:00)
- Martxoak 16: LTME-ko konboen kontzertua plazako pilotalekuan (19:00)
- Martxoak 18: Easo Jazz Orkestra plazako pilotalekuan (13:00)
- Apirilak 14: Trikitixa txapelketa