Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako ekintzen artean antolatu den autodefentsa feminista tailerrean izena emateko epeak irekita jarraitzen du. Tailerra apirilaren 14an eta 15ean izango da, eta irekia izango da, 18 urtetik gorakoentzat.

Tailerrean parte hartu nahi duenak udaletxeko harreran edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean eman dezake izena. Azken plazak geratzen dira eta izena ematen joan ahala, datozen egunetan itxiko da izena emateko aukera. Beraz, interesa duenak izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen da.

Autodefentsa feminista tailerraren helburua emakumeek hainbat egoeraren aurrean dituzten bizipenak konpartitzea da. Indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa lantzen dira tailerrean. Modu indibidualean edo taldean, erasoei nola aurre egin ikasteko estrategiak lantzen dira.