Huarteko (Nafarroa) erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur, 19:00etan, Lazkaoko Plazan.

Lazkaoko Udalak genero indarkeriazko ekintza eta jarrera oro salatzen eta gaitzesten ditu. Hala, udalak bat egiten du herriko gizarte, kultura eta kirol eragileek deitutako elkarretaratzera.