Lazkaoko Udalak bi erraldoi berri egin ditu, eta horiek aurkezteko ekitaldia apirilaren 13an egingo da.
11:00etan hasiko da ekitaldia, Korrika Lazkaotik igaro eta ondoren egingo den festatxoa amaitutakoan. Lazkaorekin lotura dute bi erraldoi berriek, baina aurkezpen egunera arte ez da jakinaraziko zein pertsonai izango diren erraldoiak.
Lerro hauen bidez, Lazkaoko Udalak herriko erraldoi berrien aurkezpenera gonbidatzen ditu herritarrak. Festa giroan egingo da aurkezpena, eta gainerako erraldoien eta buruhandiek ere parte hartuko dute. San Prudentzio jaiak izango dira erraldoi berrien estreineko data.