Dravet sindromea duten pertsonen aldeko ikuskizun solidarioa eskainiko du Gero Axular Dantza Taldeak Lazkaon.

Arerian izango da, maiatzaren 25ean, larunbata, 19:00etan hasita. Ikuskizunerako sarrerak udaletxean eskura daitezke, edo egunean bertan Arerian ere bai. Helduen sarreren prezioa 8 eurokoa da eta 18 urtetik beherakoentzako sarreraren prezioa 4 eurokoa.