• Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea. Inkesta online bete behar da.
  • Lazkaoko Gaztelekua, instagramen zabalik. Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz arratsaldeko 18:00etan hasita, instagram-en konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute.

Une hauetan, nahitaezkoa baita COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik gure etxeetan sartuta egotea, kezkatuta daude Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko profesionalak, ea nola bizitzen ari ote diren egoera hau, beren familiekin, lurraldeko haurrak eta gazteak. Gazteenentzat, beren garapen psikologikorako faktore funtsezko bat da, aire zabalean jardutea, eta, aisialdian, beren adineko pertsonekin interakzioan egoteko aukera izatea, eta bereziki erasanda gerta daitezke familiaren etxean itxita egoteagatik, gaur egun bezala. Ildo horretatik, haurrak bereziki zaurgarriak dira itxialdiaren aurrean, eta arreta berezia jaso behar dute erakunde publikoen aldetik.

Gaztematika sareak -zeinean parte hartzen baitute, alde batetik, Gipuzkoako Udalek, tartean Lazkaoko Udalak, eta bestetik, Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak- jaso nahi ditu haurren eta nerabeen iritziak, sentimenduak eta emozioak, muturreko egoera batera behartuta baitaude. Horretarako, galde-sorta txiki bat prestatu da 10 eta 15 urte bitartekoentzat, hura bete dezaten eta konfinamenduaren aurrean duten esperientzia azaldu dezaten. Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea.

Galde-sortari buruzko informazio guztia, baita sarbidea ere, web helbide honetan jasoko dira: INKESTA

Lazkaoko Gaztelekua, instagramen zabalik

Egun hauetan Gaztelekuko hezitzaileak Instagram-a baliatuz daude herriko gaztetxoekin harremanetan. Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz, instagram-en konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute, elkarlanean aisialdiko eskaintza hezitzaile bat praktikara eramanez. Arratsaldeko 18:00etan da egunero hitzordua.

Udalak herriko 12-17 urte arteko gazteak Gaztelekuarekin bat egitera gonbidatu ditu. “Gaztetxoentzako aukera bat da, ekintzak elkarbanatzeko, beraiek landu edo eztabaidatu nahi dituztenak azaltzeko… baita Garai berezi honetan ere” azaldu dute Udaleko gazte-hezitzaileek.

Gaztelekua instagramen: @lazkaoko_gaztelekua.

inkesta