• Zortzi hitzaldi izango dira guztira, Youtube plataformaren bidez emango dira, euskaraz zein gaztelaniaz eta ordutegi ezberdinetan. Parte hatzeko nahikoa izango da Youtubeko kanalean sartzea.

Alarma egoera honetan, Internetaren erabilerak izugarrizko goradaka izan du, erosketak egiteko, lanerako edota etxekoekin zein lagunekin harremantzeko. Gauzak horrela, KZguneak zuzeneko hitzaldiak egingo ditu maiatzean zehar, hainbat gaiei buruzko trebakuntzatan sakontzeko. Hitzaldiak KZguneak Youtuben duen kanalean eskainiko ditu, astean bi egunetan, goizez zein arratsaldez eta euskaraz eta gaztelaniaz.

Gai teknologikoei buruzkoak izango dira hitzaldiak, eta horietan parte hartzeko Youtubeko kanalean sartzea besterik ez da beharko. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.

Honakoa da hitzaldien zerrenda, bakoitza emango den egunarekin eta ordutegiarekin:

Esteka honetan konektatu daiteke hitzaldietara: https://www.youtube.com/channel/UCd_30psHdGdrlZ4GOp4SRJw

Gogoratu, KZguneak oraindik martxan duela zalantza teknologikoak argitzeko urrutiko laguntza zerbitzua: erabiltzaileek KZ Gunearen kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diete. Lazkaokoaren kasuan, honakoak dira bideak:

  • 943 023 622
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ondorengo estekan ikusi daiteke Urrutiko zerbitzuaren informazioa: http://www.kzgunea.eus/eu/urrutiko-asistentzia

Untitled design 70