• Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira. Beharrezkoa izango da herritarrak musukoarekin etortzea.
  • Gizarte zerbitzuekin aurrez-aurre egoteko hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 943 08 80 80 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan.

Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 1, Udalak ateak irekiko ditu herritarrak presentzialki artatzeko. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira, bai herritarren eta bai langileen segurtasuna bermatzeko. Beharrezkoa izango da herritarrak musukoarekin etortzea.

Gizarte zerbitzuekin egoteko, hitzordua

Gizarte zerbitzuekin aurrez-aurre egoteko hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 943 08 80 80 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan. Aurretiko hitzorduaren helburuak dira pilaketak ekiditea eta segurtasun-distantzia bermatzea.

Lazkaoko Udalak herritarrei gomendatzen die kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea. Horretarako 943 08 80 80 zenbakira dei dezakete, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidali.

GizarteZerbitzuak abian 1