• Segurtasun distantzia oro mantentzeko, Gihar geletan egokitzapenak egin dira, makinen arteko distantziak egungo neurrietara egokituz, eta igerileku estalian 4 erabiltzaile egon ahal izango dira aldi berean gehienez, familia berekoen kasuetan bikoitza. Gihar gelan erabilera denbora gehienez ere ordu betekoa izango da eta igerileku estalian ordu-erdikoa.
  • Irekiko diren bi zerbitzuez gozatzeko ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea. Ez da aldagela zerbitzurik izango, ez eta bertako iturriak erabiltzerik ere. Kiroldegian sartzean, eskuak garbitu ondoren, tenperatura hartuko da. Kirola egiteko guneetan musukorik erabili behar ez bada ere, gainerako eremuan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. 2 metrotako segurtasun distantzia mantendu beharko da. Ohiko garbitasuna sakondu eta indartzearekin batera, erabilitako materialaren desinfekziorako tarte bat izango da.
  • Igerileku estali-gabea zabaltzeko lanetan ari da Udala.

Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 15, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak hainbat zerbitzu jarriko ditu abian: zehazki, gihar gela eta igerileku estaliko hainbat gune.

Martxoaren 13an itxi zituen ateak, eta pixkanaka, zerbitzuak berrezartzeko lanean dihardute Udaleko Kirol arduradunek, betiere segurtasun eta higiene neurri guztiak ezartzea baleko den berme guztiekin.

Gihar geletan egokitzapenak egin dira

Gihar gelan eman da aldaketarik nagusiena. Erabiltzaileen arteko 2 metrotako segurtasun tartea mantentze aldera, 2. oinean dauden hiru gelak moldatu dira zerbitzu hau ematera. Hainbat ikastaro emateko erabiltzen den balio-anitzeko gela kardio gela izatera pasa da, bertan korrika egiteko zintak eta eliptikak jarri dira, zortzi gune izango dira bertan. Ziklo indoor gela txirrindu gela izatera pasa da, 8 txirrindu jarri direlarik bertan. Eta betiko gihar gelan, makinaria desberdinak banan bana jarri dira, gelan ariketa multzo desberdinak egin ahal izateko beste zortzi gune banatu direlarik.

Erabiltzaile guzien artean mantendu beharreko segurtasun distantzia bermatuko da antolaketa berri honekin, makina batetik bestera 2 metrotako distantzia eman baitzaio. Gela bakoitzean 8 erabiltzaile ibili ahal izango dira aldi berean. 

Igerileku estalian 4 erabiltzaile aldi berean gehienez

Igerileku estalian, guneari dagokionez ez da aldaketarik eman, gune honetan kale bakoitza gune bat bezala izango eta beraz lau erabiltzaile izango dira aldiko bertan kirola egiten. Familia bereko erabiltzaileen artean binakako erabilera onartuko da.

Aurrez hitzordua eskatu beharko da

Guneetan emandako aldaketaz gain zerbitzuen funtzionamenduan ere aldaketak emango dira. Aldaketak erabileran, sarrera irteeretan, denboran,… segurtasun distantziak eta garbitasun eta desinfekzio neurri guziak betetze aldera eman dira funtzionamenduaren moldaketa edo aldaketak, Covid19a gure artean azaldu eta zabaldu ez dezan.

Irekiko diren bi zerbitzuez gozatzeko ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea. Gihar gelako erabiltzaileak aurretiazko hitzordua egitean zein gune erabili beharko duen aukeratuko du eta gune hori bakarrik erabili ahal izango du, txirrindua, korrika zinta, eliptika edo gihar gelako gune bat. Erabilera denboran gehienez ere ordu betekoa izango da.

Igerilekuan erabilera bakoitza ordu erdikoa izango da.

Hitzordua telefono bidez egin beharko da kiroldegiko 943 085 193 zenbakira deituz. Sarearen bidez hitzordua hartu ahal izateko prestaketa lanetan ari da Udala eta bide hau aurrerago ahalbideratuko da.

Kiroldegiko harrera ordutegi ondorengoa izango da:

• Astelehenetik ostiralera: goizeko 9:00tatik – 21:00tara.
• Larunbatak: 9:00 – 13:30 / 16:00- 19:45
• Igande eta jai egunak: 9:00 – 13:30

Hitzordua hartzeko lehentasuna kiroldegiko bazkideek izango dute. Ostiralean, ekainak 12, datorren asteko (astelehenetik igandera bitarteko) hitzorduak hartzeko aukera irekiko da. Asteburuan zehar bazkide bakoitzak datorren aste horretarako hiru hitzordu hartu ahal izango ditu. Bazkide bakoitzak lehen eskaera horretan aste horretako hiru hitzordu hartu ahal izango ditu eta ondoren aste barruan. Bazkide bakoitzak lehen eskaera horretan aste horretako hiru hitzordu hartu ahal izango ditu eta ondoren aste barruan, aurrez bere hitzorduak hartuta dituenak ere beste saio batzuk hartu ahal izango ditu, egun batetik hurrengo egunean libre dauden saioen artean edota egunean bertan libre daudenetan ere.

Ez da aldagela zerbitzurik izango, ez eta bertako iturriak erabiltzerik ere. Igogailua ere ez da erabilgarri izango, beharrezko kasuetako salbuespenetan izan ezik. Igerilekuko erabiltzaileen kasuan derrigorrezko pasabidean dagoen dutxa erabili ahal izango da. 

Kiroldegian sartzean, eskuak garbitu ondoren, tenperatura hartuko da eta dena ongi bada kirol gunera sarbidea ahalbidetuko zaio erabiltzaileari. Kirola egiteko guneetan musukorik erabili behar ez bada ere, kiroldegian sartu eta bertako eskilara, pasillo eta zirkulazioetan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. 2 metrotako segurtasun distantzia mantentzeko ahalegina egingo da eremu guzian.

Ohiko garbitasuna sakondu eta indartzearekin batera, erabilera txanda bidez egitean, txanda bakoitzaren ondoren erabilitako materialaren desinfekziorako tarte bat izango da.

Igerileku estali-gabea zabaltzeko lanetan

Udalak aurreratu duenez, Igerileku estalia eta gihar gela ireki ondoren, igerileku estali-gabeen irekitzea etorriko da. Data zehatzik ez dute aurreratu baina “lehentasuna da, protokolo guztiak aplikatzeko lanean gabiltza eta gutxi barru emango dugu ezagutara data, eta baita jarraitu beharreko segurtasun neurriak ere. Egoera berriak moldaketa asko dakartza, instalazioen antolaketan, erabiltzaileen ohituretan, garbitasunean, zerbitzua eskaintzeko moduan. Denok egoera berri honetara egokitzeko ahalegin berezi bat egin beharko dugu eta egoera berri honetara egokitzen goazen neurrian funtzionamendua aldatzen joango dela ere jakitun izan behar dugu, etengabeko moldaketa batean izango gara hasera batean behintzat, zerbitzua emateko modurik egoki eta atseginena aurkitu artean”.

 POLIDEPORTIVO JOXEMIEL BARANDIARAN LAZKAO PISCINA CUBIERTA