• Joxemiel Barandiaran kiroldegiak ateak itxi zituen martxoaren 13an Covid19ak eragindako egoeragatik, eta hiru hilabetez zerbitzua eman ez duenez, bazkide bakoitzari bere kuotaren araberako itzulpena egitea erabaki du Lazkaoko Udalak, zerbitzua eskaini ez den egunen proportzio berean.
  • Ekainaren 25ean egingo da itzulpena urteko eta sei hilabeteko bazkidetza mota guzietan.
  • Gogoratu: ekainaren 30ean amaitzen dira kiroldegiko bazkidetza guztiak, eta berritzeko edo aldaketaren bat egiteko azken eguna hilaren 30a da.

Lazkaoko Udalak Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkideei, koronabirusagatik zerbitzua eman ez den egunen proportzio berean, ordaindutako kuotaren zati proportziona itzuliko die ekainaren 25ean. Bazkide bakoitzari bere kuotaren araberako itzulpena egingo zaio eta urteko eta sei hilabeteko bazkidetza mota guzietan aplikatuko da neurria.

Bazkidetza helbideratua duten bazkideei automatikoki egingo zaie itzulpena. Ordainketa helbideratu gabe dutenek, ordea,bere kontu korronte zenbakia eraman beharko dute kiroldegira itzulpena jaso ahal izateko. Horretarako, kiroldegira deitu beharko dute (943 08 51 93) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidali.

2020-2021 denboraldiko bazkidetza berritzea

Ekainaren 30ean amaitzen dira kiroldegiko bazkidetza guztiak eta egun hori baino lehen berritu behar da, nahi izanez gero. Ekainaren 30a da bazkidetzan aldaketaren bat egin, baja eman edo ordainketa helbideratzeko azken eguna.

Bazkidetza familiarrari dagokionez, ikasle izateagatik edo langabezia egoeran egoteagatik, 18 urtetik gorako seme-alabak bazkidetzan sartu ahal izateko, aldez aurretik eskaera egin eta dagokion agiriak bidali behar dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. 

Bestalde, ordainketa kontu korronte bidez helbideratua dutenei uztailaren 10ean pasako zaie dagokion urteko kuota. Ordainketa helbideratu gabe duenek, berriz, uztailaren 1erako egin behar dute ordainketa Kutxako ES98 2095 5049 61 1061630611 edo Euskadiko Kutxako ES50 3035 0088 57 0880701701 kontu korrontean, eta ordainagiria kiroldegira bidali beharko dute.

Egin beharreko jakinarazpen guztiak (bajak, aldaketak, helbideraketak, agirien aurkezkena…) Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaltzea eskatzen da.

2016T 16379