• Zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia luzatzen die Udalak herritarrei.
  • Ekainaren 25ean, osteguna, Lazkaoko Bandaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:00etan Manueleneko Plazan.

Aurten, koronabirusa dela eta, ez da San Juan bezperako surik izango Lazkaon herritar pilaketak saiheste aldera, Osasun sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Agindua, Normaltasun Berrirako trantsiziorako beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, betez.

Zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia luzatzen die Udalak herritarrei.

Ekainaren 25ean, Lazkaoko Bandaren kontzertua

Ekainaren 25ean, osteguna, Lazkaoko Bandaren emanaldia izango da arratsaldeko 19:00etan Manueleneko Plazan. Ikuslegoa eserita egongo da. Herritarren arteko 1,5 metroko distantzia bermatu beharko da eta segurtasun eta higiene neurri guztiak mantendu.

san juan sua