• Osasun zentroaren eta kiroldegiaren arteko lorategian bizikletak garbitzeko bi puntu jarri dira eta Skate parkean txukunketa eta pintaketa lanak egin dira.
  • Santa Magdalenako biribilguneko zebra pausoaren seinaleztapena hobetu da, Gurutze 8,9 eta 10ean piboteak jarri dira espaloi gainean autoek ez aparkatzeko eta plazako arkupeetako zakarrontziak aldatu dira.

Hilabetero lez, maiatzean ere Udal-Brigadak hainbat lan burutu ditu Lazkaon, herriko azpiegiturak txukundu eta hobetzeko.

Alde batetik, Santa Magdalenako biribilgunean, Mikelar eta Santa Magdalena auzoa batzen dituen zebra pausoaren seinaleztapena hobetu da. Horretarako trafiko piboteak aldatu dira eta zebra-bidea margotu da. Modu berean, Mikelar eta San Jose batzen dituen zebra-bidearen aurretik kotxeek abiadura murritzeko elementu bat jarri da, baita Uhaitz kalean ere.

Bestalde, Gurutze 8, 9 eta 10ean piboteak jarri dira espaloi gainean autoek aparkatu ez dezaten. Eta, plazako arkupeetako zakarrontziak aldatu dira, zaharrak txukundu eta berriz margotzeko asmoarekin.

Skate parkean txukunketa eta pintaketa lanak ere egin dira. Skate parkean garbiketa sakona burutu da. Belar txarrak kendu, harmaila arteko juntura guztiak berriz hartu eta eremu guztia margotu da. Aldi berean, skate park eremuko harrizko hormetako pintadak ere garbitu dira.

Osasun zentroaren eta kiroldegiaren arteko lorategian bizikletak garbitzeko bi puntu jarri dira. Gune irekia izango da eta bizikletak garbitu ahal izateko bi mahuka egongo dira bertan, baita txirrinduak aparkatzeko tokiak ere.

 

Untitled design 14