• Osasun Sailak 2020ko ekainaren 18ko Aginduan adierazitako prebentzio-neurriak: Gutxienez 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, maskararen erabilera, eta eskuak maiz garbitzea eta arnas higienea.
  • Ordiziako Etxezarreta kalean sortutako Covid-19aren fokoaren aurrean, agerraldi horren Jarraipen Batzordea sortu da, Osasun eta Segurtasun sailetako arduradunek eta Ordizia, Beasain, Idiazabal eta Lazkaoko alkateek osatua.
  • Ekainaren 27tik kale horretan egon diren pertsonek Osasun Kontseiluaren telefono-zenbakira deitu behar dute, 900 20 30 50 zenbakira, egoera baloratu eta PCR frogak burutzeko.

Lazkaoko Udalak Covid-19aren aurrean berme ororekin jokatzen jarraitzeko deia luzatu die herritarrei. “Ezinbestekoa da ez erlaxatzea eta prebentzio neurriak aplikatu eta arduraz jokatzea” adierazi du Kepa Zubiarrain alkateak.

Ordiziako Etxezarreta kalean sortutako Covid-19aren fokoaren aurrean, agerraldi horren Jarraipen Batzordea sortu da. Hasiera batean, Osasun eta Segurtasun sailetako arduradunek eta Ordizia, Beasain, Idiazabal eta Lazkaoko alkateek osatzen dute, eta eskualdeko beste udalerri batzuek ere parte hartu ahal izango dute.

Une honetan Ordiziara mugatuko dira agerraldia kontrolatzeko neurriak, baina Covid-19ª saihesteko orain arteko prebentzio neurriak errespetatu eta betetzeko deia luzatu du Lazkaoko Udalak:

• Gutxienez 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak hartzea, higiene-maskara erabilita.
• Maskara nahitaez erabili beharko da: garraio publikoan eta ezin bada segurtasun-tartea mantendu aire zabaleko espazioetan edo espazio itxietan eta jende-pilaketak aurreikusten direnean.
• Eskuak maiz garbitzea eta arnas higienea (ez eztul egin zuzenean airera, eta ez ukitu aurpegia, sudurra eta begiak).
• Erabilitako espazioen garbiketa, higienea eta aireztapena.
• COVID-19rekin bateragarriak diren sintomen aurrean, isolamendu-neurriak hartu eta osasun-zentroarekin komunikatu beharko dira.

Ekainaren 27tik Ordiziako Etxezarreta kalean egon diren pertsonek Osasun Kontseiluaren telefono-zenbakira deitu behar dute, 900 20 30 50 zenbakira, egoera baloratu eta, beharrezkoa balitz, PCR frogak burutzeko.

IMG 9119