• Bi aste iraun ditu sormen artistiko ikastaroak Maider Urretabizkaiaren eskutik.
  • Hamasei ikasle lazkaotar eta beasaindarrek egindako arte-lanak ikusgai daude Udal Liburutegian, 10:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera.

Zortzi eta hamahiru urte bitarteko ikasle lazkaotar eta beasaindarrek egindako arte-lanen erakusketa zabalik dago Udal Liburutegian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

Sormen artistiko ikastaroak bi aste iraun ditu eta Maider Urretabizkaia artista izan da irakaslea. Guztira 16 ikaslek hartu dute parte eta egindako lanaren emaitzak ikusgai daude liburutegian.

Ikastaro hau Udalak 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat antolatutako udako kultur eta kirol ikastaroen eskaintzaren parte da.

Blue with Water and Sun Graphic Block Party Poster 4 1