• Neurri berriak hartu dira asteburuko II. Goilurrak rallyari dagokionez, koronabirusaren transmisioa ekiditeko.
  • Ez da ospatuko rallyaren azken tarte kronometratua, Idiazabalen hasi eta Olaberriatik barrena Lazkaoko Jose Lasa biribilgunean amaituko litzatekeena.
  • Lazkaon egiteko ziren autoen baieztapen administratibo, tekniko eta konzentrazioak ez dira herrian izango, Olaberriako Karting zentroan baizik, gune itxi eta kontrolatuan.

Uztailaren 25 arratsaldean eta 26 goizean izango da II. Goilurrak Rally-a, Goierri eta Azkoitiako tarte desberdinetan. Neurri bereziak hartu dira koronabirusaren zabaltzea ekiditeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko.

Ez da ospatuko rallyaren azken tarte kronometratua, Idiazabalen hasi eta Olaberriatik barrena Lazkaoko Jose Lasa biribilgunean amaituko litzatekena. Bestalde, Lazkaon egiteko ziren autoen baieztapen administratibo, tekniko eta konzentrazioak ez dira herrian izango, Olaberriako Karting zentroan baizik, gune itxi eta kontrolatuan.

Rallyrako baimendutako tarteak

Uztailak 25ean, larunbat arratsaldean, izango da lehen ekitaldia. Mandubia-Matxinbenta eta Zestoa-Madarixa errepide tarteak prestatuko dira egun horretarako eta ibilgailuetarako itxiko dira, lehena 13:30etatik 22:45etara, eta bigarrena, 14:00etatik 21:00etara.

Igandean Mutiloa-Zerain-Zegama zirkuiturako itxiko da errepidea, 7:30etatik 11:00etara. Mutiloa-Zerain-Mutiloa zirkuiturako, berriz, 9:30etatik 13:30etara. Bertan behera geratu da Idiazabal-Olaberria-Lazkao ibilbidea.

todo listo en lazkao para la disputa del rallysprint de goierri full