• Lazkaoko Udalak herriko mugikortasuna hobetzeko planarekin jarraitzen du eta asfaltatze lanak gauzatu ditu Lazkaomendin, Abalin baserritik Lartxaira eta Lartxaitik Albitxu Behekoa baserrira arteko bidean.
  • Enpaundi baserri parean eta Senperen egoera txarrean zeuden errepide zatiak ere konpondu dira.
  • Ekainean egin ziren asfaltatze lanen jarraipena dira lan hauek, Lazkao “irisgarriagoa eta erabilgarriagoa” egiteko.

Aste honetan burutu dira Lazkaomendiko asfaltatze lanak, Abalin baserritik Lartxaira eta Lartxaitik Albitxu Behekoa baserrira arteko bidean. Astelehen eta asteartean, egoera txarrean zeuden zatiak altxatu eta asfaltatu ziren eta asteazkena eta osteguna artean mikroasfaltu tratamendu bat eman zen errepide osoan.

Lan hauen helburua da errepideko zuloak konpondu, errepidearen mantenua burutu eta bizi-iraupena handitzea. 1170 m2ko zartadura eta zuloen konponketak izango dituzte eta 4.940 m2 mikro-asfaltu jarriko dira guztira. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza bidez bideratuko da lanen zati bat.

Herriko beste bi puntutan ere egoera txarrean zeuden errepide zatiak konpondu dira aste honetan: Enpaundi baserri parean eta Senperen.

Lazkaoko Udalak herriko mugikortasuna hobetzeko eta Lazkao “irisgarriagoa eta erabilgarriagoa” izateko planean kokatzen dira asfaltatze lan hauek. Ekainean konpondu eta egokitu ziren Osasun zentroko, Ikastolako eta Uhaitz kaleko errepideak, gune horietako oinezkoen segurtasuna indartzeko. Bestalde, Kiroldegi eta Osasun zentru artean, Mikelar 12 eraikinaren parean eta Uhaitz 6 eraikinaren parean zebra-pauso elebatuak egin eta inguruko espaloiak egokitu ziren.

Lazkaomendi