• Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • Guztira 5 film eskainiko dira: Padre no hay más que uno 2: la llegada de la suegra; ¡Que suene la música!; Bihurri; Tenet; eta ¡Scooby!.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da www.lazkao.eus -en.

Ikasturte berriarekin bat, zinema emanaldiei ekingo die Areria aretoak. Ezbairik gabe, Covid-19ak markatutako hilabeteak ditugu aurretik eta Arerian bertan ere nabarmena izango da hori.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Areria1n bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€.

Guztira 5 film eskainiko dira: 1 familia guztiarentzako, 2 pelikula helduei zuzenduak eta 2 haurrentzako. Honakoa da eskaintza:

Padre no hay mas que uno 2: la llegada de la suegra

• Irailak 12, larunbata: 17:00 / 19:30 / 22:15.
• Irailak 13, igandea: 17:00 / 19:30.
• Irailak 14, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

¡Que suene la música!

• Irailak 19, larunbata: 19:30 / 22:15.
• Irailak 20, igandea: 19:30.
• Irailak 21, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Bihurri

• Irailak 19, larunbata: 17:00.
• Irailak 20, igandea: 17:00.

Tenet

• Irailak 26, larunbata: 19:30 / 22:15.
• Irailak 27, igandea: 19:30.
• Irailak 28, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

¡Scooby!

• Irailak 26, larunbata: 17:00.
• Irailak 27, igandea: 17:00.

areria iraila.fh11 page 002