• Bi izen-emate aukera zabaldu dira Lazkaon: izenematea.euskaraldia.eus helbidean edota kalean Euskaraldiako herri batzordeak jarriko dituen mahaietan.
  • Euskaraldiaren batzordearen hurrengo bilera irekia urriaren 28an izango da, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara, Udaletxeko Areto Nagusian.

Lazkaoko Udalak, Lazkaoko Euskaraldiko batzordearen deialdiarekin bat eginez, herritarrei Euskaraldian izena emateko deialdia luzatu die. Euskararen erabilera bultzatu, hizkuntza ohiturak astindu eta egungo inertzia linguistikoak apurtzeko ariketa soziala dela gogoratu dute Euskaraldiaren parte diren eragileek.

2018an egindako lehen edizioan bezala, bi rolak hautatuko dituzten herritarrak izango dira Euskaraldiko protagonistak aurten 15 eguneko iraupena izango duen ariketan, azaroaren 20an hasita, abenduaren 4ra bitarte. Horretarako, gutxienez euskaraz ulertzeko gaitasuna duten 16 urte baino gehiagoko lazkaotarrek ariketan zehar zein rol nahi duten erabaki beharko dute, beren hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratu ondoren, Euskaraldiak irauten duen bitartean rol bakoitzak dituen jokaerei eutsiz.

Norberaren hizkuntza praktikak aztertu eta, aurtengo Euskaraldiaren leloak dion bezala, euskara "gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" egiteko nahia duten guztiek ekimen honetan lekua dutela azpimarratu du Lazkaoko Udalak.

Izena emateko aukerak

  • izenematea.euskaraldia.eus helbidean: aukeratu zure rola (Ahobizi, Belarriprest) eta eman izena.
  • Kalean Euskaraldiako herri batzordeak jarriko dituen mahaietan: astelehenetan 11:00-13:00etara, osteguna 18:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 18:30-20:30etara.

Euskaraldia Batzordean parte hartzeko aukera

Euskaraldiaren batzordean parte hartu nahi baduzu, nahiz informazioa lortzeko, bidali emaila Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edota deitu 943 08 80 80 zenbakira. Hurrengo bilera, urriaren 28an, asteazkena, 19:00etatik 20:00etara, Udaletxeko Areto Nagusian.

PORTADA gehiago gehiagorekin gehiagotan