• Galtzagorri elkarteak eta Liburutegi Zerbitzuak jarri dute abian; Azaroaren 25a da lehiaketan parte hartzeko azken eguna. 

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak booktuber lehiaketa antolatu dute. Booktuberrak, YouTuben liburuen iruzkinak eskaintzen dituzten gazte youtuberrak dira eta fenomeno hau geurera ekartzea da lehiaketaren helburua. Booktuberboom lehiaketan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 14 eta 18 urte arteko gazteek parte hartu dezakete. Iruzkinak bidaltzeko azken eguna azaroaren 25a izango da.

Laugarren aldia da Booktuberboom lehiaketa antolatzen dena eta parte hartu nahi duten gazteek euskaraz argitaratutako liburu bati buruzko iruzkina egin beharko dute, gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoan. Norberak bere Youtubeko kanalean edo ikastetxearenean argitaratu beharko du ikus-entzunezko laburra eta Booktuberboom blogeko parte hartzeko formularioa bete beharko du bideoaren URL-a adierazita.

Epaimahaiak abenduaren 9an jakinarazi du zeintzuk diren lehiaketaren irabazleak. Diskurtso narratiboari, kalitate teknikoari, originaltasunari eta ikuslea erakartzeko gaitasunari begiratuko diote, besteak beste. Gazte literaturaren eta komunikazioaren alorreko bi adituk osatuko dute epaimahaia.

Informazio guztia https://booktuberboom.wordpress.com/ estekan eskura.

 booktuber