• Abenduaren 5ean landa inguruko bi bideetako bazterrak auzolanean txukuntzeko deia egin die Udalak herritarrei, bereziki baserritar eta lursail jabeei. Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 08 80 80 telefonora deituz.

Udalak herritarrak deitu ditu abenduaren 5ean Lazkaomendin Albitxu baserritik Abalin baserrira doan bidea, eta San Prudentzio auzotik Izar Baso baserrira doana auzolanean txukuntzeko. Goizeko 8:00etan ezarri da hitzordua Lartxai Elkartean Albitxu-Abalineko auzolanerako, eta IzarBaso baserrian San Prudentzio auzoko auzolanerako. Helburu da bide bazterrak elkarlanean txukuntzea. Eskuzko tresnez gain, eta lanak errazteko, komenigarria izango litzateke norbaitek traktorea eramatea.

Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 08 80 80 telefonora deituz. 

Txindoki mountain from Lazkaomendi