• 8 film izango dira aukeran: Erlauntza, Trolls 2, Hil kanpaiak, Stardog eta Turbocat, Madame Curie, Dragoiaren gidaria, El verano que vivimos eta Las brujas de Road Dahl.
  • Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da lazkao.eus -en.

Abenduak Areriak ohiko jardunari helduko dio berriz ere. 8 film izango dira aukeran, 4 pelikula helduei zuzenduak eta beste 4 haurrentzako: Erlauntza, Trolls 2, Hil kanpaiak, Stardog eta Turbocat, Madame Curie, Dragoiaren gidaria, El verano que vivimos eta Las brujas de Road Dahl.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: www.lazkao.eus web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€. 10 film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.

Zine eskaintza honakoa da:

Erlauntza

  • Larunbata 5: 19,00
  • Igandea 6: 19,00
  • Astelehena 7: 19,00 (ikuslearen eguna)
  • Asteartea, 8: 19:00

Trolls 2: Gira Mundial

  • Larunbata 5: 16:45
  • Igandea 6: 16:45
  • Asteartea, 8: 16:45

Hil Kanpaiak

  • Larunbata 12: 19,00
  • Igandea 13: 19,00
  • Astelehena 14: 19,00 (ikuslearen eguna)

Satrdog eta Turbocat

  • Larunbata 12: 16:45
  • Igandea 13: 16:45

Madame Curie

  • Larunbata 19: 19,00
  • Igandea 20: 19,00
  • Astelehena 21: 19,00 (ikuslearen eguna)

Dargoiaren gidaria

  • Larunbata 19: 16:45
  • Igandea 20: 16:45

El verano que vivimos

  • Larunbata 26: 19,00
  • Igandea 27: 19,00
  • Astelehena 28: 19,00 (ikuslearen eguna)

Las brujas de Road Dahl

  • Larunbata 26: 16:45
  • Igandea 27: 16:45

areria abendua.fh11 page 002