• Hurrengo hitzaldia 'Gabonetarako aplikazioak' izango da. Abenduaren 15ean, 18: 00etatik 18: 30era, euskaraz, eta abenduaren 17an, ordu berean, gaztelaniaz.
  • Zuzeneko hitzaldi horietan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, Youtubeko ekitaldira sartzea guztiz librea baita (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).

KZguneak zuzeneko hitzaldiak eskaintzen jarraitzen du YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldi horietan parte hartzeko, interneterako konexioa baino ez dute behar interesa duten pertsonek, YouTubeko ekitaldira sarrera librea baita (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea). Gainera, hitzaldi guztiak Youtubeko kanalean grabatuko dituzte, geroratuta ikusteko.

Hurrengo hitzaldia 'Eguberrietarako aplikazioak' izango da. Abenduaren 15ean, 18: 00etatik 18: 30era, euskaraz, eta abenduaren 17an, ordu berean, gaztelaniaz.