• Abenduaren 18ra bitarte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.
  • Eskaera orria www.lazkao.eus-en dago eskuragarri edota udal bulegoetan fisikoki.

Herri baratze urbanoak erabiltzeko eskaera epea zabaldu berri du Lazkaoko Udalak: abenduaren 18ra bitarte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.

50 metro koadroko 35 baratze dira guztira, eta Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta.


Baratze guztiek dute ur hornidura, eta bertan lan egiteko tresna handienak gordetzeko edukiontziak dituzte. Erabiltzaileek arropak, haziak edo tresna txikiak gordetzeko armairuak ere badaude.

Gaur egungo esleipenen iraunaldia 2021eko urtarrilaren 31an amaitzen da, eta data horre­tatik aurrera, esleipendun berriek kudeatu ahal izango lukete herri baratzea.

Honako baldintzak bete behar ditu esleipendunak:

  • Lazkaoko udalerrian erroldatua egotea.
  • Nekazaritza eta laborantza jarduerak egiteko fisikoki gai izatea.
  • Lazkaoko Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketetan egunean izatea.
  • Beste herri baratze publiko bateko erabiltzaile / eskatzaile den familia unitate bateko kide ez izatea.
  • Izaera landatarreko lursailen jabe, gozamena edo maizter ez izatea eskatzailearen familia-unitateko kiderik, baldin eta nekazaritza-jarduerarako egokiak badira, eta horrelako lurrik inon ez izatea.

Eskaera orria www.lazkao.eus –en dago eskuragarri edota udal bulegoetan fisikoki.

Edozein zalantza argitzeko Udalera bertara daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi.

Herribaratzak page 001