• Areria aretoan izango da, eta bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean lehena eta 19:00etan bigarrena.
  • Bi emanaldietarako sarrerak jada www.lazkao.eus atarian daude salgai. Pertsona bakoitzeko eta saio bakoitzeko gehienez 5 sarrera erosi ahalko dira. Sarrera bakoitzaren prezioa 10 eurokoa izango da.

Goazen! Telebista saioko aktoreek kontzertua eskainiko dute abenduaren 29an. Areria aretoan izango da, eta bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean lehena eta 19:00etan bigarrena.

Bi emanaldietarako sarrerak jada www.lazkao.eus atarian daude salgai. Pertsona bakoitzeko eta saio bakoitzeko gehienez 5 sarrera erosi ahalko dira. Sarrera bakoitzaren prezioa 10 eurokoa izango da.

Go!azen 7.0, kontzertu formatuan estreinakoz

Orain arte antzokietan sekula egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz aurten: kontzertua! Denboraldi honetako 6 aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen. Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia da hau.

Goazen70