• Abenduaren 24ra arteko tartea dago botoa emateko. Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean, bost erosketa bale zozkatuko dira: 300 euroko erosketa bale bat eta 150 euroko lau erosketa bale.
  • Udalak adierazi du “gabon berezi hauetan, arduraz jokatu eta gure burua zaintzea dagokigu. Inoiz baino gehiago behar gaituzte, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek bertako saltokietan erosiz, saltokiak eta enplegua mantentzen dituzte”.

Lazkaoko Udalak, herriaren garapen ekonomikoa bultzatu eta bertako kontsumoa sustatzeko bidean, Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere. VI. edizioa izango da. Udalak adierazi du “gabon berezi hauetan, arduraz jokatu eta gure burua zaintzea dagokigu. Eta ardura berarekin jokatuz, gure herriko merkataritza zaintzea animatzen ditugu herritarrak. Inoiz baino gehiago behar gaituzte, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek bertako saltokietan erosiz, saltokiak eta enplegua mantentzen dituzte”.

22 merkatari ari dira lehiaketan parte hartzen dutenak, eta herritarrek aukeratuko dute guztien artean zein duten gustukoena. Abenduaren 24ra arteko tartea dago botoa emateko.

Lehiaketan parte hartzen ari diren dendetan banatuko dituzte botoa eman ahal izateko txartelak. Bertan eskatzen diren datuak bete eta txartela udaletxeko sarreran jarriko den kaxan bota beharko da.

900 euro zozketatuko diren baleetan

Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean, bost erosketa bale zozkatuko dira: 300 euroko erosketa bale bat eta 150 euroko lau erosketa bale. Saridunek lehiaketan parte hartzen duten 22 dendetan trukatu ahalko dituzte baleak. Botoa ematen dutenek bakarrik ez, lehiaketan parte hartzen duten merkatariek ere sariak izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten hiru erakusleihoetako dendariek diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako otarra jasoko dute.

Sariak abenduaren 28an banatuko dira, udaletxean egingo den ekitaldian.

Erakusleihoak