• Udalaren helburua da Gabonetako argiez kaleak biziaraztea, are gehiago pandemiak eragindako une zail honetan, eta herriko saltokietan erosketak sustatzea.

Ostegun honetan, abenduaren 10ean, piztuko dira Gabonetako argiak Lazkaon. Guztira 150 argiteria-estruktura baino gehiago ezarri dira herriaren erdigunean eta auzoetan. Udalaren helburua da Gabonetako argiez kaleak biziaraztea, are gehiago pandemiak eragindako une zail honetan, eta herriko saltokietan erosketak sustatzea. Urtarrilaren 6a bitarte piztuko dira.

 

 PORTADA gabonak