• Abenduaren 5ean landa inguruko bi bideetako bazterrak txukundu ziren auzolanean eta, jarraipena emateko, abenduaren 12an beste bide bat txukuntzeko deia egin die Udalak herritarrei, batez ere baserritar eta lursail jabeei.
  • Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 08 80 80 telefonora deituz. 

Udalak herritarrak deitu ditu beste behin abenduaren 12an Lazkaomendin Gurutz-Etxeberri baserritik Maiz-Berri baserrira doan bideko bazterrak auzolanean txukuntzeko. Goizeko 8:00etan Gurutz-Etxeberri baserrian da hitzordua eta helburu du bide bazterrak elkarlanean txukuntzea. Eskuzko tresnez gain, eta lanak errazteko, komenigarria izango litzateke norbaitek traktorea eramatea.

Abenduaren 5ean Albitxu baserritik Abalin baserrira doan bidea eta San Prudentzio auzotik Izar Baso baserrira doan bidea txukundu ziren auzolanean, eta herritarren inplikazioa eskertu nahi du Udalak.

Asistentzia konfirmatzea eskatzen da 943 08 80 80 telefonora deituz. 

PORTADA lazkaomendi 1024x768