• Gutunak jasotzeko kutxak Udaletxearen atarian eta Areria Aretoan ezarri dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi uste baino lehenago iritsiko dira Lazkaora. Jada utzi dituzte gutunak jasotzeko kutxak Udaletxearen atarian eta Areria Aretoan, eta haurrei gutuna idazteko eskuorri bat helarazi diete.

Ez hori bakarrik, abenduaren 24ko egun handian ezin izango dute ohiko kalejira egin Covid-19a dela eta. Horren aurrean, erabaki dute, segurtasun berme ororekin, haurrekin Areria Aretoan elkartzea abenduaren 21, 22 eta 23an. Ikastolatik bertaratuko dira Areriara.

 

 

Martxoak 16 de marzo