• Garaiz, Pedro Pereido Farmazia eta Amets Bat saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien. 22 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.500 bozka baino gehiago jaso dira.
  • Botoa eman dutenen artean bost erosketa bono zozkatu dira. 300 euroko erosketa bonoa Antxon Anduaga Galarragarentzat izan da eta Ana Mari Roman Ecayk, Izaro Lazcano Barandiaranek, Manoli Beldarrain Etxebestek eta Esosi Elorza Errastik 150 euroko erosketa bono bana jaso dute.

Gabonetako VI. erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak: Garaiz, Pedro Pereido Farmazia eta Amets Bat saltokietako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien. Diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. 22 merkatarik hartu dute parte lehiaketan eta 1.500 bozka baino gehiago jaso dira.

Botoa eman dutenen artean bost erosketa bono zozkatu dira. 300 euroko erosketa bonoa Antxon Anduaga Galarragarentzat izan da eta Ana Mari Roman Ecayk, Izaro Lazcano Barandiaranek, Manoli Beldarrain Etxebestek eta Esosi Elorza Errastik 150 euroko erosketa bono bana jaso dute. Lehiaketan parte hartu duten dendetan erabili ahal izango dituzte erosketa bonoak, urtarrilaren 5era arte.

Merkatariek irudimen handia erakutsi dute eta erakusleiho originalak eta asko landutakoak egin dituzte.

Lazkaoko Udalak, herriaren garapen ekonomikoa bultzatu eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin antolatu du erakusleiho lehiaketa: “gabon berezi hauetan, arduraz jokatu eta gure burua zaintzea dagokigu. Eta ardura berarekin jokatuz, gure herriko merkataritza zaintzea animatzen ditugu herritarrak. Inoiz baino gehiago behar gaituzte, eta guk ere gure kaleetan behar ditugu. Herritarrek bertako saltokietan erosiz, saltokiak eta enplegua mantentzen dituzte. Covid-19ak eragindako une zail hauetan babes gaitezen elkar, eta babes ditzagun gure herriko merkatari, ostalari eta ekoizleak”.

IMG 9831nagusia

IMG 9822

IMG 9828

IMG 9817

IMG 9816

IMG 9809