• Haurrentzako “Kantu Kolore: Ametsen urtebetetzea” antzezlana eta bi zine saio herritarren eskura asteburu honetan.
  • Sarrerak eskuragarri daude lazkao.eus-en edo Areriako leihatilan.

Beste aste batez, Lazkaoko Udalak astebururako kultur jarduerak antolatu ditu herrian.

Larunbatean haurrentzako “Kantu Kolore: Ametsen urtebetetzea” antzerkia eskainiko da Arerian 12:00etatik 13:30etara. Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean…

Zinema saioei dagokienez, haur zineman “Gusanos” filma egongo da ikusgai larunbatean eta igandean 16:45etan, eta, helduentzat berriz, “El Padre” pelikula proiektatuko da Areaian larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan.

Sarrera guztiak lazkao.eus-en edo Areriako leihatilan eskuratu daitezke.

 

agenda 06