- Bi film eta antzerkia aste honetako kultur eskaintzan.
- Sarrerak eskuragarri daude www.lazkao.eus -en eta Areriako leihatilan.
Aste honetan ere Lazkaoko Udalak kultur eskaintza aberatsa antolatu du herritarrentzat.
Asteburuan bi filme eskainiko dira Arerian: Rock & Roll Eddie eta El Profesor Persa. Lehena 16:45etan proiektatuko da larunbatean eta igandean eta bigarrena, berriz, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan izango da Arerian.
Otsailaren 16an, asteartea, “Zoaz pake santuan!” antzezlana eskainiko dute Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreek 19:00etan Arerian. Bikote bizitza aspergarriarekin amaitzeko, emakume batek bere bikotea pozoitzea erabakitzen du. Hori gutxi balitz, gizonari aitortzen dio, eta azken orduak berarekin emango ditu, etxean giltzapetuta. Baina plana ez da aurreikusi bezala aterako… Ustekabez beteriko komedia da antzezlana, eta pertsonaiak, euren akatsak, ahuleziak eta baldarkeriak alde batera utzita, dibertigarriak eta maitagarriak dira.
Sarrera guztiak eskuragarri daude www.lazkao.eus -en eta Areriako leihatilan.