• Guztira 32 zuhaitz landatuko dira herriko puntu desberdinetan gaur egun dauden hutsuneak bete edota lehortuta daudenak ordezkatzeko.
  • Landaketaz gain, 5 zuhaitz kenduko dira Elosegi 30 eremuan, horien fruitu erorketak sortzen dituen irristakortasun arazoak saihesteko.

Lazkaoko ingurunea zaindu eta herri atsegin zein jasangarria eraikitzeko bidean, datorren aste honetan zehar, hain zuzen gaurtik hasita osteguna bitartean, Lazkaoko Udalak zuhaitz landaketa lanak eramango ditu aurrera herriko puntu desberdinetan.

Gauzak horrela, Lazkao berde baten aldeko apustuan, landaketa horren helburua da gaur egun hutsuneak dauden tokian zuhaitz berriak jarri edota lehortuta daudenak ordezkatzea. Horri jarraiki, guztira 32 zuhaitz landatuko ditu Udalak, besteak beste, Hirigoien, Zubizkiza, Iturgaitza, San Ignacio, Gurutze edota San Jose kaleetan. Landatuko diren espezieen artean, halaber, haritza, hosto moreko aranondoa, Japoniako arbustua, Japoniar gereziondoa, astigarra edota sagarmina egongo dira.

Era berean, landaketa lanez gain, Elosegi 30 ondoan, hau da, farmazia ondoan egun dauden bost zuhaitz kenduko ditu udaberrian horien fruitua lurrera erortzean sortzen diren irristakortasun arazoak saihesteko, horrela eremuak oinezkoentzat segurua eta atsegina izaten jarrai dezan.

PORTADA 20210315 151035