Lazkaok azken asteotan batu duen intzidentzia tasa altua dela eta, 19 eta 59 urteko lazkaotarren artean baheketa egingo du Osasun Sailak bihar eta etzi, hau da, martxoaren 25ean eta 26an.

Baheketa herriko kiroldegian egingo da, esan bezala, bihar eta etzi, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara bitartean. Proba egiteko aldez aurretik, hitzordua eskatu behar da Lazkaoko osasun-zentroan (943 80 55 60) edo Osakidetzako Osasun Kontseilura (900 203 050) deituta.

Horrekin batera, kiroldegira autoz ez hurbiltzea eskatu du Udalak. Izan ere, baheketa eta txertaketa kanpaina aldi berean egiten ari dira eta horrenbestez, jende asko dago deituta datozen egunotan, horrenbestez, auto pilaketak edota nahasmenak ekidite aldera, ahal dela, proba egitera oinez joateko eskatu die herritarrei.

Baheketa