• Honako filma zein dokumentalak izango dira aukeran: Dardara (Berri Txarrak) dokumentala, Tom eta Jerry, Nomadland, Tess eta ni, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa -dokumentala-, Los traductores, Godzilla VS. Kong, Cuñados eta ¡Upsss2! ¿Y ahora, dónde está Noé?
  • Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira eta saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da https://lazkaozinema.sacatuentrada.es-en.

Lazkaon Areriako zine emankizunek ez dute etenik. 7 film eta 2 dokumental izango dira aukeran, 5 pelikula helduei zuzenduak eta 4 haurrentzako: Dardara (Berri Txarrak) dokumentala, Tom eta Jerry, Nomadland, Tess eta ni, Ez, eskerrik asko! Gladysen lehioa -dokumentala-, Los traductores, Godzilla VS. Kong, Cuñados eta ¡Upsss2! ¿Y ahora, dónde está Noé?

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: https://lazkaozinema.sacatuentrada.es web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€. 10 film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.

Zine eskaintza honakoa da:

Dardara (Berri Txarrak-dokumentala)

  • Ostirala 2: 19,00
  • Larunbata 3: 19,00
  • Igandea 4: 19,00
  • Astelehena 5: 19,00

Tom eta Jerry (Estreinaldia)

  • Ostirala 2: 16,45
  • Larunbata 3: 16,45
  • Igandea 4: 16,45
  • Astelehena 5: 16,45

Nomadland (Estreinaldia)

  • Larunbata 10: 19,00
  • Igandea 11: 19,00
  • Astelehena 12: 19,00 (Ikuslearen Eguna )

Tess eta ni

  • Larunbata 10: 16:45
  • Igandea 11: 16:45

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa (dokumentala) -Sarrera 3€-

  • Asteartea 13: 19,00

Los traductores

  • Larunbata 17: 19,00
  • Igandea 18: 19,00
  • Astelehena 19: 19,00 (Ikuslearen Eguna)

Godzilla VS. Kong (Estreinaldia)

  • Larunbata 17: 16,45
  • Igandea 18: 16,45

Cuñados

  • Larunbata 24: 19,00
  • Igandea 25: 19,00
  • Astelehena 26: 19,00 (Ikuslearen Eguna)

¡Upsss2! ¿Y ahora dónde está Noé?

  • Larunbata 24: 16,45
  • Igandea 25: 16,45

 

areria abril 21 page 002