• “Adierazpen askatasuna guztion eskubidea da, baina oinarrizko arauak bete eta errespetatzea ezinbesteko da” berretsi dute udal ordezkariek.

Lazkaoko Udalak gogorarazi du udaleko balkoian ezin dela inolako kartel edota pankartarik ezarri, “are gutxiago inolako eskaerarik egin gabe”. Pasa den apirilaren 3an hainbat pertsonek, eraikinaren kanpoaldetik sarturik, pankarta bat jarri zuten Udaleko balkoian. Udalak jarduketa hau gaitzetsi du: “guztion etxea da, eta guztioi dagokigu berau zaintzea. Ezin da erabili nahieran”. Udalak, gainera, balkoian pankarta eta errebindikazio mezuak ez jartzeko erabakia hartua du, eta hori burutzeko, beste hainbat euskarri ditu herritarren eskura, balkoitik at. Horiek erabiltzeko eskaera burutu behar da. “Adierazpen askatasuna guztion eskubidea da, baina oinarrizko arauak bete eta errespetatzea ezinbesteko da” berretsi dute udal ordezkariek.